HAUSPOA Proiektua

Zer da HAUSPOA Proiektua?

Aurreko ikasturtean zehar Hezkuntza Komunitate kideen artean izandako eztabaida prozesu sakonak IES DOLORES IBARRURI BHI-n 2018-19tik aurrera HAUSPOA Proiektuaren abiatzea ekarri du.

Proiektu honek ikastetxeari balio erantsia ematen dion tailer eta jardueren eskaintza oso zabala osatzea ahalbidetu du. Borondatezko jarduera hauek irakasleek eta gure eskaintza aberastuko duten kanpoko beste eragileek (gurasoak, Abanto Zierbenako Udala) bultzatuta izango dira.

Antolakuntza aldaketa ere suposatu da, hain zuzen ere goizeko ordutegi jarraitua DBHn: 8:30etik  14:30era.

HAUSPOA ordutegian hezkuntza komunitateari ikastetxeko hainbat gune zabalduko zaie astelehen, astearte, asteazken eta ostegunero 15:00etatik 16:30era.

Zein helburuak lortu nahi ditugu?

·    Ikastetxean ekitatea eta bikaintasuna hobetzeko hezkuntza eskaintza zabaltzea:

o   Zailtasun sozio-ekonomikoak dituzten ikasleei laguntza egokituagoa emanez.

o   Ikaste edo gizarteratze arazoak dituzten ikasleei tresnak eta estrategiak emanez.

o   Bikaintasuna ahalbideratzeko gelako lanetik haratago sakondu nahi duten ikasleei aukerak emanez.

o   Ikasleriak ikas ohiturak barneratu ditzan ikasten ikasteko gaitasuna lehenetsiz.

·    Ikasleen autonomia eta konpetentziak garatzeko baliabideak eskaintzea, euren interes eta beharren arabera jarduerak eskainiz.

·    Eleaniztasunaren bidean sakontzea ordutegi barruan hizkuntza gehiago eta ahozkotasuna lantzeko aukerak emanez. Irakurketa Plana bere osotasunean garatuz.

·    Etxerako lanak zein talde lanak egiteko baliabideak eskainitzea, baita behar den kasuetan laguntza ere.

·    Ikasleen integrazioa erraztuz, eta jarduera fisikoaren bidez ohitura osasungarrien barneratzea finkatzea.

·    Hezkuntza komunitatearen kideen partaidetza sendotzea, proiektu honen antolaketan eta garapenean gurasoak eta ikasleak ere partaide eginez.

·    Eskola giroa eta elkarbizitza hobetzeko bidean jarraitzea, ikasle, guraso eta irakasleen arteko harremanak sendotuz eta gure Ikasle Laguntzaileen formazioa indartuz.